Hasiera | Elkarte Kideak | Ermua Txartela | Agenda | Elkartea | Harremanetarako | Berriak Erderaz
2016an Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak 30 urte betetzen ditu.

Gauza asko aldatu dira urteotan, eta guztiak ez dira positiboak izan merkataritza eta ostalaritzarentzat. Ukaezina da biztanleriaren ongizatea eta bizitza-maila hobetu egin direla orokorrean, baina merkataritza eta ostalaritzaren kasuan ez da beste horrenbeste gertatu. Arrazoiak asko badira ere, biztanleriaren ohitura-aldaketak, teknologia berrien ezarpena, banaketa eta salmenta handizka egitea eta zergen eta ustiapen-kostuen desoreka dira aipagarrienak. Horrek guztiak merkataritza txikiaren biziraupena arriskuan jarri duen bidegurutze batera eraman ditu merkatari eta ostalariak.

Gertaera horiez gain, merkatariak, beraien interesak defendatze aldera, kontzientzia hartuz joan dira, beraien negozioak baloratzen ahaleginduz eta, gurea bezalako elkarteen bitartez, negozio-eredu honek bizirik iraun behar duela gizarteari helaraziz, zeren hasiera batean pentsa litekeen baino askoz gehiago egiten baitute hiri eta herrien bizi-kalitatearen alde. Esperientzia guztiz kezkagarria litzateke toki-merkataritzarik gabeko herri bat imaginatzea eta horixe irudikatzea besterik ez dago gure izaera eta gure arteko harremanak zenbateraino aldatuko liratekeen konturatzeko.

Merkatari eta Ostalarien elkartekook gure interesen alde borrokatzeko eta munduaren gure ikuspegia transmititzeko dugun modu horrengatik, gure elkartea ireki egin nahi dugu eta merkataritzaren biziraupenerekin zuzenean zein zeharka zerikusia duten profesional autonomo eta partikular guztiek ikuspegi hori defendatzea gurako genuke, eta gainerako eragileei (bezero, administrazio eta hornitzaileei) honakoa ulertaraztea: toki-merkataritza indartsu batekin soil soilik izango daitezkeela hiriak leku atsegin eta desiragarriak bizitzeko.

BAZKIDE IZATEKO ARRAZOIAK

1. Zeure sektorearentzat argitaratzen diren dirulaguntza guztiei buruz informatuko zaitugu, eta baita ere berauek tramitatzen lagundu.

2. Urtean zehar antolatzen ditugun ikastaro eta tailerretan parte hartzeko aukera izango duzu.

3. Zeure bezeroek elkartearen txartelarekin ordaintzeko aukera izango dute.

4. Aholkularitza zerbitzu paregabea edukiko duzu zeure jarduerarekin zerikusia daukaten arazo guztien aurrean: erreklamazioak, kexak, beherapen eta likidazio tramiteak, etab. Babestua sentituko zara.

5. Elkarteak herriko merkataritza sustatu eta bultzatzeko antolatzen dituen kanpaina eta ekitaldietan parte hartzeko aukera izango duzu (Gabonak, stock azokak, etab.)

6. Lortu itzazu Nafarroako Rural Kutxa eta Banco Sabadell-ekin baldintza, hitzarmen eta hobari bereziak.

7. Bazkideentzako esklusiboa den “ABANTAILA KLUBA”-k eskaintzen dizkizun onurak aprobetxatu.

8. Zeure saltoki edo enpresaren irudi korporatiboa eta marka indartuko dituen merchandising produktuak lortu prezio berezietan.

9. Elkartearen web-orrian zeuretzako toki bat edukiko duzu.

10. Bizkaidendak eta Euskaldendak elkarte eta konfederazioen parte izango zara inolako gainkosturik gabe.

Ermua Merkataritza-gunera - Zearkale 34 Edificio Izarra - 48260 Ermua (Bizkaia) - Tfno / fax: 943 17 41 47 - Aviso legal EU