30 urte baino gehiago daramagu negozio txikia balioesteko eta gurea bezalako elkarteen bitartez, negozio-eredu honek bizirik iraun behar duela gizarteari helaraziz, zeren hasiera batean pentsa litekeen baino askoz gehiago egiten baitute hiri eta herrien bizi-kalitatearen alde. Esperientzia guztiz kezkagarria litzateke toki-merkataritzarik gabeko herri bat imaginatzea eta horixe irudikatzea besterik ez dago gure izaera eta gure arteko harremanak zenbateraino aldatuko liratekeen konturatzeko.
Merkatari eta Ostalarien elkartekook gure interesen alde borrokatzeko eta munduaren gure ikuspegia transmititzeko dugun modu horrengatik, gure elkartea ireki egin nahi dugu eta merkataritzaren biziraupenerekin zuzenean zein zeharka zerikusia duten profesional autonomo eta partikular guztiek ikuspegi hori defendatzea gurako genuke, eta gainerako eragileei (bezero, administrazio eta hornitzaileei) honakoa ulertaraztea: toki-merkataritza indartsu batekin soil soilik izango daitezkeela hiriak leku atsegin eta desiragarriak bizitzeko.